Eskualdeko merkatariek Udaberria aurreratu Arabako Merkataritza Txartelarekin kanpaina abian jarri dute martxoaren 11tik 25era. Egun hauetan eskualdeko zenbait saltokietan %5eko eta %10eko deskontuak lortuko ditu Arabako Merkataritza Txartelarekin erosketak egiten dituen edonork, ordainketa atzeratuetan izan ezik.
105 saltokik hartuko dute parte sustapen kanpaina honetan: 4 Artziniegan, 59 Laudion eta 42 Amurrion. Bezeroek eskaintzen diren deskontuak saltokietako erakusleihoetan egongo diren bereizgarrietan aurkitu ahal izango dituzte.
Gogoratu Arabako Merkataritza Txartela doakoa dela eta atxikitutako saltokietan edota Caja Rural de Navarrako bulegoetan lortu daitekeela txartel hori egiteko eskaera. Gainera, ohiko banketxe edo kutxan helbideratu daiteke eta erosketak hiru hilabetera finantzatu daitezke.
Informazio gehiagorako bisitatu: http://www.laudiocomercial.com/eu/, http://www.apymca.com/eu/ eta http://www.federacioncomercioalava.com/euskara/