Auzolana deitu dute herriko basoak garbitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez 2012ko urr. 24a, 10:31

Arrankudiaga eta Zolloko hainbat herritarrek auzolan eguna deitu dute biharko, urriaren 25erako. Joan den 12an, hispanitate egunean, inguruko basoak garbitzen aritu ziren eta asmo bera dute konstituzioaren egunerako ere: "Egunok auzolanean aritzeko aprobetxatuko ditugu, guretzako ez direlako jai egunak" azaldu du Itziar Duoandikoetxea Arrankudiaga-Zolloko alkateak.

Arrankudiaga eta Zolloko hainbat herritarrek auzolan eguna deitu dute biharko, urriaren 25erako. Joan den 12an, hispanitate egunean, inguruko basoak garbitzen aritu ziren eta asmo bera dute konstituzioaren egunerako ere: "Egunok auzolanean aritzeko aprobetxatuko ditugu, guretzako ez direlako jai egunak" azaldu du Itziar Duoandikoetxea Arrankudiaga-Zolloko alkateak.

Helburua herriko mendiak garbitzea da, gorosti eta pinuen arteko pagadiak, besteak beste. "Udalerriko mendiak ibiltzeko edo bertan egoteko moduan utzi nahi ditugu ", zehaztu du. Aurreko bi deialdietan goizeko 8:30tan elkartu izan dira Arrankudiagako plazan eta 9:00etatik aurrera Madalena inguruko basoetan lanean aritu dira. "Orain bertan ez dago ezer, baina aspaldi Madalena izeneko baseliza zegoen. Aztarnak ezin dira estali, horregatik lehen baseliza zegoen lekuaren alboan aterpetxe bat eraikitzeko asmotan gaude” azaldu du Itziarrek. “Auzolanean batzuk hormak egiten ari dira, besteak inguruak garbitzen dituzten bitartean".

Orain arte 15 lagun inguru elkartu dira, udan Nikaraguara joan ziren gazteekin hasi zuten egitasmoa eta baita Gure Mendiak taldekoekin ere. "Herrian kartel batzuk ipini genituen eta jendeak oso ondo erantzun du. Ostegunerako ere jende asko animatu da”. Hamaiketakoa ere egiten dute, antolatzaileen asmoa ez delako soilik lana egitea, elkartu eta auzolanaren ohitura berpiztu nahi dute ere. “Oso garrantzitsua da auzolana, batez ere gaur egun dirurik ez dagoela”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide