Datorren ostiralean, uztailak 20, Mikel Urdangarinek kontzertua emango du Beldui txakolindegian. Kontzertua gaueko 9etan hasiko da, baina bertan autoentzako leku handirik ez dagoenez, 20:45etan Arza poligonoko LIDL-eko aparkalekuan jendeak mikrobus bat hartuko du upeltegira igotzeko.
Behin goian egonda, kontzertuari hasiera emango zaio eta ondoren, afari informal batez gozatzeko aukera izango dute. 00:30ak inguruan jendea jaisten hasiko da, busean berriro ere. 685757648 telefonoan informazio gehiago lortzeko eta apuntatzeko aukera dago. Kontzertu, afari eta busaren prezioa 30 eurokoa da.