Okondo ekintzaz beterik egongo da uztailean, lehenengoa larunbat honetan bertan izango da: Gratzal Errekara txangoa antolatu du Ganekogorta Mendi Klubak, Okondotik goizeko 9etan aterako dira. Uztailaren 9an, astelehena, San Romango jaien bilera egingo dute Ventillan arratsaldeko 8etan Udalaren eskutik. Asteartean, aldiz, Okondoko jaien bilera ospatuko dute 19:30etan Kultura Etxean.
Hurrengo larunbatean, uztailak 14, goiz osoan zehar Txakolin Jaia antolatu du Okondoko Udalak eta uztailaren 21, Parandust folk taldearen kontzertuaz gozatu ahal izango dugu Vital Kutxaren eskutik. Ondorengo egunean, igandean, Ganekogorta Mendi Klubak mendira eta hondartzara egun osoko irteera antolatu du, ibilbidea Sollubeganetik Bakiora izango da.
Animatu eta parte hartu!!