Gaur, arratsaldeko 19:00etan, Kultura Etxean, San Roke jaien asanblada egingo da. Bertan, jaietako lan batzordeak landu dituen kontuak eta gaiak aurkeztu eta azalduko dira. Deialdia irekia da, edonor agertu daiteke eta asanbladak gai guztiei oniritzia eman beharko die edota beste zerbait proposatu.
Landuko diren gaien artean pregoilariaren eta txupineroaren aurkezpena, egitarau orokorra eta batez ere aurreko urteekin dauden aldaketak, aurrekontua eta jaiguneak eta azpiegiturak, hau da, definitutako jaigune bakoitzean egingo diren ekintzak eta erabiliko diren azpiegiturak azalduko dira.
Asanbladaren ondoren, beste egun batean, batzorde paritarioa bildu beharko da, 7 politikari eta taldeetako 7 ordezkari, alegia, gaurko bileran jorratutako gaiak modu ofizialean onartzeko.