LABen hitzetan pasa den martxoaren 29ko Greba egunak “jarraipen izugarria” izan zuen Aiaraldea osoan eta lantokietan, komertzioetan, zerbitzu publikoetan eta abarretan Madriletik inposatzen duten ereduari “ezetz borobila luzatu zitzaion” sindikatuaren arabera.
LABetik eskerrak ematen dizkiote “greba basbestu zuen orori, mobilizazioetan parte hartu zuen orori” eta baita Laudioko manifestazioan egon zirenei ere, “aspalditik ez baita egon eskualdean manifestazio hain jendetsurik”.
Amaitzeko, sindikatu abertzaleak gure desadostasuna egunero luzatu behar dugula adierazi du, inposatzen dituzten murrizketak ez baitira hemen amaituko, “guzti honi buelta emateko aukera badago eta gauzatu behar dugu; alternatiba badugu.”