Otsailaren 25ean Aiarako mapa toponimikoa aurkeztuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez 2012ko ots. 17a, 00:00

Aiara da eskualdeko udalerririk handiena, hala ere, 1842 urtera arte orain denaren bikoitza zen eta probintzia izatera ere iritsi zen. Horren ondorioz, toponimia gehien biltzen duen udalerria da eta hizkuntza ezberdinen arteko ukipen gunean izan denez, toponimia hori oso konplexua da.
Datorren otsailaren 25ean, larunbata, Aiarako mapa toponimikoa aurkeztuko dute Arespalditzan kokatuta dagoen Aiarako udaletxean, arratsaldeko 18:30ean. Bertan, udala bera eta mapa egileez aparte, Eusko Jaurlaritzako Mirari Alberdi eta Euskaltzaindiako Mikel Gorrotxategi ere izango dira.

Bertaratutako jendeari mapa bana emango zaie eta horrekin batera otamen bat egongo da aurkezpenaren amaieran.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide