Gabonetan lan egin behar duten gurasoak laguntzeko eta umeen oporraldia dibertigarriagoa egiteko, Aiarako udalak Gabonetako ludoteka zerbitzua antolatu du.
Aurten abenduaren 26tik urtarrilaren 5erarte egongo da irekita, biak barne. Luiaondon eta Arespalditzan egongo da zerbitzu hau 3 eta 10 dute arteko umeentzat, astelehenetik ostiralera eta goizeko 10etatik 13:30etara.
Izena emateko epea abenduaren 21ean amaituko da eta kopurua mugatua da. Aiaran erroldatutakoek 26€ ordainduko dituzte ume bakarragatik, 46€ bigatik eta 60€ hirugatik; ez erroldatutakoek, aldiz, 43€ bakarragatik, 80€ bi umegatik eta 111€ hirugatik ordainduko dute.
Izen ematea egin daiteke www.aiarakoudala.com web gunetik inskripzio orria deskargatuz, udalerako 945 39 90 13 telefono zenbakira deituz edota Luiaondoko bulegotik pasatuz.