EAJk atera duen prentsa ohar batean bidez, Bilduk adostatutako ZUINaren hilabetekari baten argitaratzea eta hamabostekariaren berritzearen aurka agertu da horrek Laudioko udalari eragingo dion diru gastuaren ondorioz. Orain 78.358,94 euro bakarrik gastatzen dira ZUINean eta Bilduk egin nahi duen aldaketaren ondorioz bi urtetan 220.577,40 euroko gastua izango duela esan du EAJk.
Alderdi honen arabera, zarrastelkeri politika jarraitzen ari da Bilduk osatzen duen Gorbenu taldeak Laudioko udalaren komunikazio alorrean. Horren aurrean, EAJk prentsa oharra argitaratu du egoera hau salatzeko, “bizi dugun krisi ekonomiko egoera lazgarria aintzat hartuta eta gure herriaren eguneroko joan etorrian oinarrizkoak diren arloetan egin diren murrizketak ikusita” zarrastelkeria politika dela eta laudioarren interesak alde batera uzten direla pentsatzen baitu.
Horren guztiaren ondorioz, Laudioko alkate den Natxo Urkixori kontratazio espedientea geldiarazteko eskatu diete jeltzaleek.
Bilduren aldetik, Koldo Zabala bozeramaileak beste herrietako udal aldizkariak jarri zituen eredu moduan, luzeagoak eta landuagoak direnak. ZUINaren formatu aldaketaren eta baita hilabetekariaren argitalpenaren alde ere agertu zen, horrek auzokide, elkarte eta abarren parte hartzearen handitzea ekarriko duelako. Bilduko zinegotziak ZIUNak publizitatearekin 15.000 euroko diru sarrera duela gogoratu zuen, beraz, amaierako gastua txikiagoa izango zela nabarmendu zuen.