Lip enpresaren sarrera eta trenaren zubiaren artean dagoen 400 milimetroko edateko ureko hodi batean eta ibaiaren zubiaren espaloiaren azpian dago 150 milimetroko beste hodi bat. Bertan gertatu diren jario batzuk direla eta, Gasteiz kaleko zati bat trafikorako moztea erabaki du Laudioko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak.
Azaroaren 7tik 11ra
1. zenbakiaren eta trenaren zubiaren arteko trafikoa moztuta egongo da azaroaren 7tik 11ra bitartean; astelehenetik ostiralera, hain zuzen.