Parker gida ospetsuak 90 kalifikazioarekin puntuatu du Delikako Ametza txakolina

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez 2011ko aza. 1a, 11:16

Robert Parker-ek bere The Wine Advocate ardoen gidaliburu ospetsuan Delikako Arzabro upeltegiaren Ametza txakolina sartu du 100etik 90 puntu emanez. Ez da egoera hau ematen den lehenengo aldia, aurretik Xarmant eta Beldui txakolinek ere puntuazio hori lortu zutelako, horrela, ia Arabako Txakolinaren upeltegien erdiak oso kalifikazio ona dute gidaliburu honetan.

Robert Parker-ek bere The Wine Advocate ardoen gidaliburu ospetsuan Delikako Arzabro upeltegiaren Ametza txakolina sartu du 100etik 90 puntu emanez. Ez da egoera hau ematen den lehenengo aldia, aurretik Xarmant eta Beldui txakolinek ere puntuazio hori lortu zutelako, horrela, ia Arabako Txakolinaren upeltegien erdiak oso kalifikazio ona dute gidaliburu honetan.

2011. urtea nahiko ezohikoa izan da negua eta udaberria hotzak, hezeak eta euritsuak izan zirelako eta uztailean euri asko egin bazuen ere, abuztuan eta irailean, aldiz, lehorte handiak izan ditugulako. Horrek mahatsaren ekoizpena baldintzatu du.

Iraila, lehen esan bezala, oso lehorra izan da, ez baitu ia euririk egin eta horren ondorioz, graduaren handitzea eta mahats pikorren murrizketa gertatu da. Kanpainia oso ona aurreikusten zen abuztuan eta irailean ere euriteak egon izan balira, hala ere, mahatsaren kalitatea aparta da ordainetan ez baititu hemen ohikoak diren gaixotasunak jasan. Azkeneko dautek erakusten dute aurtengo produkzioa 421.388 mahats kilokoa izan dela, iaz baino %5 gutxiago, hain zuzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide