Urriaren 29an Ikasle Egun Txikia ospatuko dute Laudioko gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez 2011ko urr. 28a, 08:30

Azaroaren 5ean Ikasle Eguna Billabonan ospatuko da, bertan, goizeko 11etan Ikasle Topaketak hasiko dira eta aldi berean, Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko gunea egongo da frontoian.

Eguerdirako, bazkari herrikoia antolatu dute eta arratsaldeko 5etatik aurrera Irrien Lagunak-eko kideek eta Patxaranga elektrotxarangak alaituko dute Billabona. Arratsaldeko 7etan, aldiz, ekitaldi politikoa izango da karpan eta 20:00etatik aurrera 14 musika taldek girotuko dute 2011ko Ikasle Eguna.

Egun horren ondorioz, Aiarako Ikasle Abertzaleak biharko, urriak 29 hain zuzen, Aiara mailako Ikasle Egun txikia antolatu du Laudioko gaztetxean. Herrian hainbat ekintza egongo dira arratsaldean zehar, hala nola, kontzentrazioa 20etan.

Horren jarraian trikipoteoa egongo da Laudiotik eta gaueko 9etan afaria izango da gaztetxean. Afariko ticketak larunbatean gaztetxean bertan egongo dira salgai 5 eurotan.

Afaldu ondoren, 23ak aldera, ekitaldia egingo dute eta, ondoren, Artaza Combat, Herrikadak eta Itxaropen Zikiña taldeen kontzertuek emango diote amaiera Aiaraldeko Ikasle Egun Txikiari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide