Azaroaren 3an, osteguna, hasiko da Laudion XXXI. mikologi astea Euskal Gastronomi Museoan 19:30etan Cristobal Burgosen eskutik egongo den Los hongos de Extremadura, un ecosistema mediterráneo ikusentzunezkoari esker.
Hurrengo egunean, azaroak 4, igandean dastatuko diren pintxoen emanaldi gastronomikoa egingo dute elkarteko sukaldariek 19:30etan Gastronomi Museoan.
Azaroaren 5ean, aldiz, perretxiko aleak batzeko mendi irteera bat antolatu dute. Arratsaldeko 17:30etan Mikologikako aretoan batutako perretxikoen sailkapena egingo dute.
XXXI. mikologi astearekin amaitzeko, azaroaren 6an, igandean, goizeko 10etatik aurrera Laudioko herriko plazan XXXI. udazkeneko mikologi erakusketa, XXIV. haur eta gazteentzako marrazki lehiaketa eta baita XXV. gastronomi lehiaketa ere ospatuko dituzte. Nahi duenarentzat perretxiko dastaketa egongo da eta trikitilariek girotuko dute mikologi astearen azkeneko ekintza.