Laudioko udalak Etxebarri basearrian dauden XVI. mendeko margolanak salbatzeko gauzatze data zehatz bat ez duen proiektu bat dauka honezkero. Bai aurrealdea eta baita margolanak ere eguraldi txarraz babesteko estalki bat kokatuko dute, horretarako 31.000 euroko aurrekontu bat izango du obrak. Hala ere, udalak ez dauka proiektu hau ordaintzeko hainbeste dirurik.
Aldundiko Kontserbazio eta Ondare saileko arduradunek duela hilabete batzuk Etxebarri baserria bisitatu zuten bere babesa aurrera eramateko. Pasa den udaberrian diru laguntza bat eskatzeko foru deialdi batera bildu ziren, baina ez zuten arrakastarik izan. Laguntzek, gutxienez, datorren urterarte itxaron beharko dute Aldundiak deialdi berri bat egin arte.
Duela bi hilabete, Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordeak Etxebarri baserriarentzat babes txosten bat bultzatzea hitzartu zuen.