Urriaren 1ean egin zen goizeko 10etan Gardeako Udal Zelaian denboraldi berriko lehenengo saioa.
Hockey-ra jolastu nahi duten umeek edota kirol hau frogatu nahi duten guztiek Gardeara hurbildu daitezke larunbat goizetan. Ez da entrenatzeko material espezifikoa eraman behar, erakundeak erraztuko baitu entrenamendu saioetan. Eraman beharreko gauza bakarra kirol arropa eta ondo pasatzeko gogoak dira, nola ez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, directordeportivo@arabahockey.org helbidera email bat bidali edota 657 77 82 39 zenbakira deitu daiteke.