Datorren igandean Menagarai eta Beotegiko jaiak hasiko dira 12etan San Pedro elizan egiten den ohiko mezarekin, bertan umeak bedeinkatuko dira. Asteartean San Cosme eta San Damianen ohoretan festak ospatuko dira eta horregatik Aiarako Eskutxiko Abesbatzak lagunduta ez da liturgiarik faltako. Eguerdiko ordu batetan bertaratutako guztiei lunch bat eskainiko zaie eta horren ondoren, zozketa herrikoia gauzatuko dute.
Ostegunean Beotegin San Miguel ospatuko dute meza eta zozketa batekin eta ostiralean, berriz, bolo lehiaketa egongo da 12etatik aurrera. Arratsaldean, txapelketaren ondoren, parrillada eta Iñaki Otegirekin erromeria egongo da.