12 urte baino gehiago badituzu eta euskaraz multiabenturaz gozatu nahi baduzu hurrego plana zure gustokoa izango da: Laudioko Kirikiño Aisialdi Taldeak multiabentura asteburu bat antolatu du datorren irailaren 30erako.
Zestoan izango da eta zaldi ibilaldiak, eskalada, piraguismo eta espeleologia egiteko aukera izango duzu, besteak beste.
Beraz, badakizu, eman izena Laudioko Kultur Etxean gaurko eguna amaitu baino lehen. Bertan informazio gehiago ere izango duzu, nahi izanez gero. Gutxienez 15 pertsona egon beharko dira eta kopurua mugatua da.
Animatu zaitez eta parte hartu!