“Eskoletan hasi eta... segi jolasean!!” lemapean Ilargitarrak hiri udalekuak antolatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez 2011ko ira. 20a, 10:00

Umeak eskolara hasi badira ere, oraindik neguko errutinan sartu ez daitezen Laudioko udalak Ilargitarrak hiri udalekuak antolatu ditu iraileko arratsaldeetarako. Hilabete honen 12tik 27ra arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara Aldaiko plazan egingo dira eta 0-12 urte bitarteko ume guztiei zuzenduak daude. Ez da izen ematerik egin behar eta egunero ekintza desberdinak egongo dira, irailaren egun horietan antolatu dituzte 12an Ilbetea izan zelako eta 27an, berriz, Ilberria izango baita.

Gaur, irailak 20, adibidez, lbehera da eta horren ondorioz hainbat joko, txikienentzako ludoteka, Euskal Disko-festa eta txokolatada antolatu dituzte. Irailaren 23an, datorren ostiralean, udako Ekinozioa izango da, hau da, udaren amaiera eta udazkenaren hasiera eta hori ospatzeko akelarrea eta txokolatada egongo dira. Udalekuak amaitutzat emateko eta Ilberria egongo dela kontuan hartuz euskal dantzak ikasteko saioak egingo dituzte hurrengo eguneko Euskal Jaiaren giroarekin bat egiteko eta egun horretan ere txokolatada egongo da hurbiltzen diren guztientzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide