Hurrengo asteburuan Atxetako jaiak ospatuko dituzte hainbat ekintzekin. Hasteko, larunbatean irailaren 17an Marmitako eta Tortilla txapelketa antolatu dute goizeko 10etarako. Eguerdian, aldiz, jaien hasierako txupinazoaren ondoren Bizkaia eta Araba arteko muga finkatzen duen mugarrira bisita egingo dute. Goiz osoan zehar baserriko produktuak erakusgarri eta salgai egongo dira.
Arratsaldean umeek nahi beste gozatuko dute larunbatean eurentzat antolatutako ekintzekin. 5etatik aurrera buruhandiak eta tailerrak egiteko aukera izango dute, 18:30etan, berriz, txokolatada eta Mugi Mugirekin animazioa egongo da. 20:30etatik aurrera Yumas Band erromeriak eta 21:30etan jango diren odolosteen usainak alaituko dute Atxeta.
Iganderako ere ez dira jarduerak faltako eta horregatik 11:30etan kalejira egongo da txistulari eta trikitilariekin eta 12:30 mesa egongo da hurbildu nahi duenarentzat. 13:00etan Entre Bastidores antzerkiarekin gozatzeko aukera izango dute Atxetarrek eta 15:00etarako bazkari herrikoia dago antolatua bingo eta magiarekin. Hortik eta bi ordutara umeentzako gargantua eta puzkarriak egongo dira, 19:00etan Domingues mariatxiak musika jarriko dio jaien azken txanpari. Arratsaldeko 19:30etan XXIV Igel lehiaketa egongo da, Pinedorekin erromeria egongo da eta jaiei amaiera emango zaie gaueko 11etan.
Animatu zaitezte eta hurbildu Atxetako jaietara!