Iragan abuztuaren 31n Orozkon jaiak hasi ziren eta gaur, irailak 2, San Antolin egunean arratsaldeko 18:30ak aldera txalupa lasterketa egongo da. Lasterketa hau duela urte asko egiten zen eta aurten Zubiaurreko Gazte Asanbladak berreskuratu nahi izan du.
Ekintza honetan parte hartzeko lau arau daude: txalupa bakoitzean hiru pertsona joango dira gehienez, motorra izatea debekatuta dago, mozorroa derrigorrezkoa da eta txalupa parte hartzaileek egindakoa izan behar da, noski.
Zubiaurreko Gazte Asanbladak esan duenez, nahiko jende apuntatu da lasterketan parte hartzeko, hau albiste oso ona da ekintza hau egiten den lehenengo urtea dela jakinda.