Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak berreraiki eta altzatu egin du Kurtzeganeko mehirra, antzinean pieza bakarra sortzen zuten hiru zati handi ditu. Ikerketa eta zaharberritze prozesuan zehar iruinarriaren inguruan hondeaketa-lanak egin ziren, horren aurretik induskailu baten laguntzaz hiru ortostatoak mugitu zituzten eta horien azala aztertu egin zen.
Egindako ortostatoen berritzeak 5,40 metroko pieza bat sortzen zutela aditzera eman dute, oinarrian haustura bat duelarik. Azterketa prozesuan 12 zudaketa estratigrafiko egin ziren muinoan eta menhirrari eta bere kokalekuari buruzko hainbat ezaugarri analizatu dira.
Kurtzeganeko iruinarriaren esku-hartze kanpainian helburuetako bat bete da, monumentuaren ezarpen egitura aurkitzea hain zuzen, hau da, menhirrarentzat altxagarri moduan erabilitako fosa bete bat. Aipatutako fosa egoera onean kontzerbatu da eta arrokaren gainean egindako lanen aztarnak ikus daitezke, erabilitako tresnak zehaztu ez badituzte ere. Datuen arabera menhirra azaleratzetik erauzia eta Kurtzeganera garraiatua izan zen han bertikalean jartzeko.