Arabako Gurutze Gorriak nagusiek sufritu dezaketen bakartasun egoeraz oharturik, duela hilabete batzuk martxan jarri zuen agureei laguntasuna eskaintzeko kanpainia Amurrion eta Laudion. Horrekin lortu nahi dutena euren denbora librea nagusiekin hitz egiten, paseatzen edota behar dutenean laguntza ematen pasatzeko prest dauden bolondresak dira.
Halaber, beste ideia bat sortu zuten: SocialTV bat. Tecsos eta Vodafone España Fundazioaren laguntzarekin programa pilotu hori martxan jarri da Laudioko San Roke egoitzan. Zerbitzu horren helburua da Estatu osoko nagusiak bai irudiz eta baita hitzez ere komunikatuak egon daitezen lortzea, esperientziak konpartitzeko.
Momentuz Laudion frogatzen ari dira eta urte bukaerarako formula erakargarria den edo ez jakingo dute, gero beste toki batzuetan ezartzeko.