Garazi Larrakoetxeak zilarrezko domina lortu zuen Granollersen jokatu zen Espainiako Altuera Jauziko Txapelketan. Arakaldoko kirolariak 1,68 metroko jauzi batekin lortu zuen txapeldunordetza, hirugarren sailkatu zen Malagako Claudia Azulayren altuera berdinaz.
Hala ere, Larrakoetxeak bi saiakera bakarrik egin zituen, Azulayren hiru saiakeren aurrean eta desberdintasun horrek eman zion bigarren postua arakaldarrari. Irabazleak, Valentziako Ana Trescolik, 1,71 metroko jauzia egin zuen.
Ez da Garazi Larrakoetxeak txapeldunordetza lortu duen lehen aldia, Valladoliden egindako Kantauriko Jokoetan ere bigarren postua lortu zuen, espainiar espezialista askoren aurretik.