2010. eta 2011. urteetako lan-hitzarmenaren negoziaketan egon den akordio ezaren ondorioz, Imegar enpresako langileek 2 orduko grebak antolatu dituzte txandaka.
Enpresak 2010. urterako soldaten izoztea planteatzen du eta %3,8ko soldata-gehikuntza urte honetarako. Langileek proposamen hori ukatu dute gutxiegikoa dela uste dutelako, 2009. urtetik erosteko ahalmen garrantzitsu bat galdu baitute lana erregulatzeko espediente baten eta 2009rako hitzartuta zegoen soldata igoera ezaren ondorioz. Horregatik, langileek ekaina osorako 2 orduko lan-uzteak deitu dituzte.
Azkenekoz, enpresaren jarrera salatu nahi dute, adostasun batera heldu beharrean lehenengo grebaren aurreko egunean bere diru eskaintza baztertu zuelako. Horregatik guztiagatik, langileek lan-uzteak uztailean ere aurrera eramatea aztertuko dute.