Laudioko udalak gazte euskaldunentzako surf ikastaroak antolatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez 2011ko eka. 17a, 13:23

Aurten ere, Laudioko udalak “Euskarari, uhindarra” lemapean gazte euskaldunentzako surf ikastaroak antolatu ditu Sopelako ur harrotuetan. Adinaren arabera bi txanda egongo dira:

- SURF-1.0: 1994 eta 1997 urteen artean (biak barne) jaiotakoentzat uztailaren 5, 7 eta 8an izango da. Klaseen ordutegia 11:00-13:00 da, baina horri autobus bidaia gehitu behar zaio, ordu bat joateko eta beste bat bueltatzeko, beraz, irteera 10:00etan izango da eta itzulera 14:00etan.

- SURF -2.0: 1991 eta 1993 urteen artean (biak barne) jaiotako gazteentzat uztailaren 12, 14 eta 15ean izango da. Ordutegia aurreko ikastaroaren berdina izango da.

Surf ikastaro hauek ezer ez dakitenentzat dira eta Sopelan bertan jantziak, ohola eta gainerako materialak utziko dizkiete. Izena eman nahi duenak eraman beharrekoa ondo pasatzeko gogoa eta uneoro euskaraz aritzeko konpromisoa dira.

Izena emateko ekainaren 13tik 30era Laudioko udaleko Euskara Arlora jo eta bertan materialerako 20 euro ordaindu beharko dira. Plazak mugatuak dira, 20 gazte ikastaro bakoitzeko eta izenak eman ahala beteko dira zerrendak, beraz, ARIN IBILI!

Argibide gehiago: euskara@laudiokoudala.net edota 944 034 890 telefonoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide