Laudioko udalak Ikastolan haur hezkuntzarako erabiltzen dituzten eraikinak konpontzeko egingo diren obrak 67.000 eurorekin finantzatzea erabaki du. Igogailu bat jarriko da, leihoak aldatuko dira eta igeltserotza eta pintura lanak egingo dira.
2006. urtetik, Ikastola eraikin nagusiaren jabe da Aldundiak 1976an egindako eraikina lagatzeari baiezkoa eman ondoren. 1988an bazkide batzarrak sare pribatuan jarraitzea erabaki zuen. 1999an 1.000 metro handitu zen Laudio Ikastola ikasgela berriak sortzeko eta 2002tik Walt Disney eraikina ere du.
Laudio Ikastolako eraikinek 40 urte inguru dituzte dagoeneko eta horregatik, ekainaren 19an ospatuko den Araba Euskarazean bilduko den diruaren zati bat ikasleek erabiltzen dituzten instalazioak berregituratzeko erabiliko da.