Made In Laudio ikuskizunaren bigarren edizioaz gozatu ahal izango dugu Laudioko jaietako hirugarren egunean, abuztuaren 17an San Rokezar egunean, alegia. Herriko plazan ospatuko da gaueko hamarretan eta Laudioko Udalaren babespea izango du. Nahi duen kolektibo zein pertsona guztiek hartu dezakete parte, parte hartzean ikuskizunaren antolatzaile bilakatzen dira.
Lanen gaia “jai testuinguru” batean sartzeko modukoa izan behar duela adierazi dute antolatzaileek eta horien iraupenak ezin ditu 3 minutuak gainditu bideoetan ezta 5 minutuak eszenatoki ikuskizunetan. Made In Laudio osoaren gehieneko iraupena bi ordukoa izango denez, ikuskizunaren kanpo hainbat lan geratu daitezke, hori gertatuko balitz lan horiek beste egun batean plazaratuko dira.
Made In Laudio helduentzako ikuskizun bat dela argitu dute antolatzaileek eta ez lehiaketa bat. Jakina da copyrighta duten irudiak ezingo direla erabili eta egile bakoitza bere bideo edo agerraldiaren erantzunleak izango dira. Laguntza beharra duten taldeei ideiak edota baliabideak eskainiko zaizkie.
Made In Laudion izena emateko epea ekainaren 30erarte egongo da zabalik, nahi duenak madeinlaudio@gmail.com helbidera email bat bidali beharko du bideo edo agerraldiaren idea zehaztuz, zuzendari eta taldearen izena jarriz eta kontaktu telefonoren bat gaineratuz. Lanak entregatzeko azkeneko eguna uztailaren 31a da.
Made In Laudioko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko:
Ibon Díaz (Laudyo Gaga): 657 792 633
Txabi Alvarado: 669 083 314
Endika Ibáñez: 670 893 834
Maria Ortega: 620 181 733
www.madeinlaudio.com