Datorren ekainaren 8an jarriko da martxan Laudioko anbulatorioan etengabe ibiliko den aldez aurreko zita automatizatua. Laudio, Igorre eta Zornotzako erietxeetan hasiko dira sistema hau erabiltzen gainerako herrietara zabaldu baino lehen.
Anbulatorioan Laudio, Okondo eta Orozkoko 23.000 erabiltzaile hartuko dira kontuan. Aldez aurreko zita automatizatuarekin gaixoek mediku zitak eta presentziarik gabeko kontsultak egin ahal izango dituzte. Horren ondorioz, gaixoen joan etorriak ekidituko dira, denbora aurreztuz.
Laudioko erietxeak deiak hartzeko hainbat telefono zenbaki izango ditu, orain arte egon den 946007480 zenbakia eta beste bi berri: 944203020 eta 902203020. Aldez aurreko zita eguneko edo gaueko edozein momentutan eskatu ahal izango da, urteko egun guztietan.