Iaz emakumeei omenaldia egin zitzaien Mada Ladoren eskutik eta aurten folklorea omenduko da Untzueta Dantza Taldearekin. Toño Bilbaok, Laudioko Udaleko jaietako zinegotziak adierazi duenez, Untzueta Taldeak berak Laudion folklorea egiten duten beste taldeak ere ordezkatuak izango dira.
Musikak presentzia handia izango du Laudioko jaietan eta aurten disko festa gehiago egongo dira eta abuztuaren 16an Oihan Vega Dj famatuak 4 orduko sesio bat emango du. Horretaz aparte, txosnen gunetik abuztuaren 25 Esne Zopak eta Tximeleta taldeak pasako dira, 26an Ze Esatek! egongo da eta 27rako, aldiz, disko festa bat dago antolatua.
Pasa den urtean Queen taldearen tributoak izandako arrena ona ikusita, aurten U2 taldearen tributoa ikusi ahal izango dugu, gainera bai Korrontzi eta baita Oinkari Dantza Taldeak ere abuztuaren 26an errepikatuko dute.
Odoloste egunerako Mecano taldearen tributoa dago antolatua eta telebistako Fama, a bailar lehiaketako dantza talde batek lagunduko dio. Jaietako azkeneko kontzertua Egan taldeak emango du abuztuaren 28an.
Bertako taldeek ere prezentzia izango dute jaietan eta aurten Pirulo Txou ikuskizuna 24ean izango da, horren aurretik, abuztuaren 17an Made In Laudio ikusteko aukera izango dugu. Abuztuaren 20an, berriz, txapelketa gastronomikoa ospatuko da Rakataplá Gastronomia Clubaren eskutik.