Okondoko bizilagunek osasun zentro berria izango dute datorren urtean. Pasa den astean hasi ziren Carlos Garaikoetxea urbanizazioan kokatuta dagoen 210 metro karratuko aretoaren egokitzapen obrak. Sorostegiak bost bulego izango ditu orain Udaletxearen beheko solairuan eskaintzen diren medikuntza eta erizaintza kontsultak hartzeko, Sergio Tato alkateak adierazi zuenez, denborarekin pediatria zerbitzua eskaintzea espero dute. Zerbitzu hori Artziniega bezalako Aiaraldeko beste herri batzuekin erkidetua izango litzateke, auzotarren joan-etorriak ekiditzeko.
Osasun zentroa milioi erdi euroren inbertsioa izango da eta obrek urte bateko iraupena izango dute. Gune berriekin sendakuntza gela bat eta Kultura Etxean egiten ari diren ateratzeak burutzeko lokal bat izango dute. Datorren urterako Okondoko udalak sorostegiaren ingurua urbanizatzeko eta hamazortzi aparkaleku egiteko laguntzak izatea espero du.