Amurrioko hegalekoa bi urte eta erdiren ausentziaren ondoren berriro bueltatuko da Patri Pinedo espainiako eskubaloi selekziora. Espainiako selekzioko entrenatzaileak pasa den astean deitu zuen Brasilen jokatuko den munduko txapelketarako sailkatze fasean Mazedoniako selekzioaren aurka duten partiduan jokatu dezan. 53 deialdiren ondoren Patrik zaila ikusten zuen bere itzulera, baina horretarako prest egoteko lan egiten zuen.
Amurriar honen azken partidua selekzioarekin Lituaniaren aurka izan zen Mazedoniako europar txapelketan. Itzulera honek urte bete gehiago jardunean jarraitzera animatu dezake, horrela Londreseko joko olimpikoak jokatzeko. Patrik Itxakoren berritze eskaintza du, baina oraindik ez dio erantzunik eman.