Amurriok loturarik gabe dauden bidegorri zatiak batzeko proiektu bat egin nahi du, negutegi efektua sortzen duten gasak sahiestearren eta airearen kalitatea hobetzeko. Proiektu honi hasiera emateko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari diru-laguntza eskatu zaio.
Obrak bidegorriak margotzeko eta seinalatzeko egingo dira, gaur egun 3 kilometro bidegorri baino gehiago daudelako, gehiena seinalatu gabe eta bateratu gabeko zatiekin. Horregatik, bai bizikletek eta baita oinezkoek ere erabiltzeko guneak sortuko dira, guztira ia 4 kilometroko luzera izango duten hainbat tarterekin.
Proiektu horren barruan Amurrioko aldiriko auzoak lotzeko bidegorri biribil baten eraikuntza ere sartzen da. Ibilbidearen barnean ikastetxeak, kirol eta kultura zentroak eta baita egoitzaldeak ere daude.