Luis Vil musikari eta zinemagile Laudioarrak indarkeria matxistari buruzko spot bat grabatu du Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako txapelketa aprobetxatuz.
Luis Vilen esanetan genero indarkeriaren inguruan zerbait egin nahi zuen, baina bortizkeria fisikoan erori gabe, hau da, egunerokoan ematen diren eta jende askorentzat ikusezinak izaten diren bortizkeria kasuren bat isladatu nahi zuen. Erronkarik gogorrena istorioa hain denbora laburrean, bi minututan, kontatzea izan dela aitortu du zinemagile Laudioarrak eta horrek lengoaia zinematografikoa gehiago lantzea ekarri duela.
Spotean aktore amateurrekin egin du lan eta Laudioko Hyundai Eska emakidadunean grabatua izan da. Horregatik Ussia anai-arrebei eskerrak eman nahi die filmaketa egiteko lekua uzteagatik.
Spot honetaz aparte, Luis Vilek beste bi zuzendu ditu El Secretista eta Flores de Papel eta hainbat musika disko argitaratu ditu.
Bideoa ikusteko sartu HEMEN.