Aiaraturrek, turismoaren sustapenerako elkarteak Aste Santuan zehar “Aiaraldean Jan” kanpaina hasiko du. Eskualdean kontsumo gastronomikoa indartu nahi duen ekimen hau ekain arte egongo da martxan.
Turistek txakoli menua Artziniegako Dorre Hotelean, Guzurtegin, Arenalden, Balintxarreketan, Kexaako Arkuetan eta Karrikan izango dute dastagai. Menu horretan %10ko deskontuaz gozatzeko aukera izango dute eta hori frogatzean bi txakoli botilako packen eta Aiaraldeko hainbat upeltegietarako doaneko bisiten zozketan sartuko dira. Horretarako, euren datuekin betetako formulario bat entregatu beharko dute jatetxeetan.