Aurtengo gazte mailako Bizkaiko tenis txapelketako garailea izan da 16 urte besterik ez dituen Andoni Agirretxe. Txikitatik tenisean dabilen Laudioarrak Getxon jokatu zen txapelketa eskuratu zuen finalean 6-1 eta 6-1 irabazi ondoren.
Andonik tenisean bere lehenengo urratsak Laudio Tenis Club-ean egin zituen 10 urte zituelarik, bertan bi denboralditan entrenatu zen. Gaur egun, Getxoko Tenis Fadura Club-ean prestatzen da Oscar Vianaren esanetara.
Iaz Euskal Herriko, Nafarroako, Kantabriako eta Errioxako tenislarien arteko txapelketan parte hartu zuen irabazle bilakatuz bai absolutu-mixto mailan, bai kadete maskulino mailan. Gainera, iaz oraindik kadetea zelarik XXX Fadura Trofeoa, VI San Juan Txapelketa eta II Ibercaja Gazte-txapelketa irabaztea ere lortu zuen.
Gazte mailako Bizkaiko tenis txapelketa irabaztean, Andoni Agirretxe automatikoki sailkatuta dago maiatzaren amaieran Gasteizen jokatuko den gazte mailako Euskal Herriko txapelketan aritzeko.