Gaur bertan Aiaraldeko Herrikadak taldeak Argantzunen joko du 17. Korrikaren hasiera dela eta. Ez dira bakarrak izango Gose eta Betagarriren aurretik joko baitute Trebiñutik 10 kilometrora dagoen herrian.
17. Korrikak gaurtik aurrera Euskal Herria zeharkatuko du apirilaren 17an Donostiara heltzen den arte, “Maitatu, ikasi, ari... euskalakari” lelopean. Arratsaldeko 17:00etan izango da hasiera ekitaldia Asier Amondo eta Edurne Brouarden parte hartzearekin. Honen ondoren, 17:30ak aldera eta Argantzunera abiatu baino lehen, Arabako Bertsolari Txapelketako irabazlea den Manex Agirreren bertsoen eta dantzarien aurreskuen artean omenaldia egingo zaio Korrikari. Gainera, egun osoan zehar ez dira faltako umeentzako puzgarriak, tailerrak... ezta kaleko animazioa ere.
Argantzunera 18:30etan helduko da, gero 19:30etan Trebiñurantz bueltatzeko. Hala ere, Argantzuneko kontzertuak ez dira 19:00etararte hasiko. Aske, Herrikadak, Gose eta Betagarri taldeek joko dute Korrika 17aren hasiera jaian.