Laudioko Udalak San Martin futbol zelaiko graden eta aldagelen berrikuntza proiektua onartu du. Aurrekontua 1.520.000 euro baino gehiagokoa da, hala ere, finantziaketa faltarengatik ezingo da oraindik burutu.
Proiektuan PVCko 490 eserleku gorri eta zuri eraikiko dituztela azaltzen da, eserleku zuriek Laudio Llodio osatuko dute.
Aldagelei dagokienez, bi eraikinetan banatuta geratuko diren zortzi eraikiko dira eta epaileentzat beste bi egingo dituzte. Horretaz aparte, 50 metro karratuko gimnasioa, erizaindegia, galdara gela eta biltegi bat, garbilekua, komun publikoak eta baita 50 metro karratutako taberna bat ere eraikiko dituzte.