Aralarrek aparkaleku estandarren defizitak kalkulatzea eta irtenbideak bilatzea proposatu du Laudiok dituen aparkaleku arazoak konpontzeko, “arazoari adarretatik heldu eta denboran iraungo duten konponbideak marrazteko”, alegia.
Aralarren ustez, Alberto Acero plaza urbanizatzeko laster abiaraziko diren lanek aukera emango lukete, lurpeko parking bat eraikiz gero, Laudion aparkatzeko leku libre gehiago uzteko. Landaluze auzoan, aldiz, muturretako batean parkinga eraikitzeak ez du arazoa konpondu eta horregatik auzoaren erdigunean aparkalekua egitea aztertuko du.
Amaitzeko, garraioan aldaketak egin behar direla adierazi du Aralarrek, “garraio publiko eta kolektiboaren alde egiten dugu, zalantzarik gabe, ibilgailu partikularrari lehentasuna ematen dion garraio ereduaren aurrean”.