Smile Festival aurten Madrilen ospatu den ospe handiko publizitate jaialdi bat da. Sariketa horretan ideiarik original eta berritzaileenak, profesionalik hoberenak eta kreazio berriak elkartzen dira.
Cryn Creativos marketing eta publizitatean lan egiten duen Laudioko enpresa bat da. Horren arduraduna den Oscar Reguerak esan duenez, proiektu hau zonaldeko enpresa eta komertzioei zerbitzua emateko jaio zen, baina, azkeneko urteetan jasotako ospe eta sarien ondorioz, L'Oréal bezalako multinazional handien eskaerak ere kontuan hartzen dituzte.
Aurtengo Smile Festival-aren edizioan Cryn enpresak zuzeneko marketing-aren sormen onenari saria irabazi du, olibolioaren kontsumoa sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren kanpaina bati ezker.