Araba Euskarazekin bat egin dute ikasle ohiek

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez 2011ko mar. 10a, 19:24

Izan zirelako gara, garelako izango dira. Laudio Ikastolako ikasle ohiek ere Araba Euskarazekin bat egin dute eta horretarako ikasle ohien sarea sortu dute. Esandakoaren arabera, dagoeneko 300 lagun baino gehiago elkartu dira sarera. “Urte desberdinetan zehar, ehundaka ikasle batu gaitu Laudio Ikastolak. Ikastolako ateak igaro eta bizitzak bide desberdinetatik banatu gaitu gutako gehienak. Alabaina, badugu elkartzen gaituen zerbait: mediku, tabernari, kazetari, arotz, irakasle...

Izan zirelako gara, garelako izango dira. Laudio Ikastolako ikasle ohiek ere Araba Euskarazekin bat egin dute eta horretarako ikasle ohien sarea sortu dute. Esandakoaren arabera, dagoeneko 300 lagun baino gehiago elkartu dira sarera. “Urte desberdinetan zehar, ehundaka ikasle batu gaitu Laudio Ikastolak. Ikastolako ateak igaro eta bizitzak bide desberdinetatik banatu gaitu gutako gehienak. Alabaina, badugu elkartzen gaituen zerbait: mediku, tabernari, kazetari, arotz, irakasle... izan arren Laudio ikastolan igarotako 18 urteek gaur egun ere Ikastolaren parte sentiaraztea”, nabarmendu dute.

Ikasleek urtarrilean abiatu zuten ekainaren 19a, hau da, Araba Euskarazen eguna bitarteko hilabete guztietako 19an ekimenen bat egiteko konpromisoa. Urtarrilean kantu dantza kalejira eta otsailean herriko gaztetxean rock kontzertuak antolatu zituzten. Hilabete honetarako, aldiz, 19a larunbata dela kontuan izanda ikasle eta langile ohien bazkaria antolatu dute. Bazkarirako txartelak Indriska, Arrañope eta Laudio Ikastolako idazkaritzan daude salgai, 15 eurotan.

Era berean, bazkariaren egunean aurtengo Araba Euskaraz islatuko duen “familia argazkia” egingo dute. Bazkalostean, Izargi erromeria taldeak girotuko du ikastolako frontoia. Hala ere, kanpoan bizi edo bertaratzerik izango ez duten ikasle ohientzako ikasleohiak@laudioikastola.net posta elektoniko kontua zabaldu dute agurrak bidali nahi dituztenentzat; “toki bat eskainiko diegu bazkarian”.

Ekintza horietaz aparte, Laudio Ikastolako argazki artxibategi historikoa osatzen ari dira “ikastolako web gunean argazki album publiko bat ezarri da ikasle ohien talde argazkien bilduma eratzea bultzatzeko. Argazki albumak berak argazkiak onartzen ditu eta ikasleohiak@laudioikastola.net helbidea zabalik dago ere argazkiak jasotzeko”. Ikasle ohien sareak gogorarazi duenez, asteartero 17:30ean biltzen dira Laudio Ikastolan: “Izan zirelako bagara eta garelako izango badira zu ere behar zaitugu!”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide