Ugarten biribilgunea egitearekin ados baina permutarako lur aukerekin desados agertu da Aralar

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez 2011ko ots. 9a, 19:47

Aralarrek Ugarteko biribilguneari buruzko prentsa oharra argitaratu zuen pasa den astean. Bertan, arazoak duen garrantziarekin bizilagunekin ados daudela agertzen dute eta esaten dute badakitela auzoko biztanleek biribilgunea eraikitzeko gogoa dutela, eskaera hori behin baino gehiagotan egin baitute.

Aralarrek Ugarteko biribilguneari buruzko prentsa oharra argitaratu zuen pasa den astean. Bertan, arazoak duen garrantziarekin bizilagunekin ados daudela agertzen dute eta esaten dute badakitela auzoko biztanleek biribilgunea eraikitzeko gogoa dutela, eskaera hori behin baino gehiagotan egin baitute.

Halaber, Udalaren seriotasuna goraipatu dute ‘Casa Españica’-k hartzen duen eta biribilgunearen kokalekua izango den orubearen balioa neurtzean. Gainera, Aralarrek esan duenez, orube horren jabeek eraikuntza eskubideak hitzartzeko edo permutatzeko borondatea azaldu dute; horrek behin betirako konponbidea adostea erraztuko du.

Era berean, konponbide hitzartu edo permutazkoa negoziatzea erabaki ona iruditzen zaie, tartean dauden interesak uztartzea ahalbidetuko duelako.

Hala ere, ez daude ados permutarako aukera bakarra udal jabegoko udaletxearen eta Aldaikoerreka arteko orubea izatearekin. Herriaren erdigunean dagoen udal jabegoko orubea lehiaketa publikotik pasa gabe permuta prozesu batean sartzearekin ere ez daude konforme.

Prentsa oharrarekin amaitzeko, ondorengoak planteatzen dituzte ‘Españica’ izeneko orubeari eta Ugartek dituen arazoei konponbidea emateko:

Negoziazioetarako egutegia zehaztea eta lurzorurako aukerak zeintzuk diren adieraztea proposatu dute konponbidea errazago bilatzeko.

Bestalde, Ugarteko biribilguneak hartuko dituen lurren trukean, udalarenak diren eta transmititu daitezkeen lurren selekzioa egitea iradoki dute eta baita aukeratutako udal jabegoa lehiaketa publiko baten bitartez besterentzea ere.

Amaitzeko, negoziazioen edukiak Ugarteko auzotzarrei ematea proposatu du Aralarrek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide