Hiri Ordenamendurako Plan Orokorrak konponbidea bilatuko dio Ugarte eta erdialdearen arteko trafikoari

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez 2011ko ots. 2a, 18:24

Hiri Ordenamendurako Plan Orokorraren erredaktoreek Laudioko Ugarte auzoaren eta herriaren erdialdearen arteko trafikoa hobetzeko aukera aurkeztuko diete politikari eta herritarrei. Horretarako Lamuza kalea zabaldu nahi dute, aparkalekua bi alboetan dagoenez, hirugarren errei bat eraikitzeko lekua dagoelako.

Egun berezietan beharrezkoa bada, eta Lamuza kalea itxita baldin badago, larrialdietarako ibilgailuentzako Lamuzako parkea irekitzea proposatu dute Plan Orokorra idatziko dutenek.

Halaber, Ugarte eta erdialdearen arteko ibiltarien joan etorria parketik indartu nahi dute. Hobekuntza hori gune berdeak birgaitzeko planaren esku joango dira, errekaren berreskurapenarekin hasiko dira urbazterrak bertakotzen.

Lamuza kalearen gelditzea punta orduetan gertatzen da bereziki, hau da, ikastetxeen irekiera eta itxiera orduekin. Kasu horretan, ordutegiak aldatzea kontuan izango da.

Txostenak semaforoak egoki antolaturik daudela nabarmentzen du, hala ere, segurtasuna bermatzeko Zumalakarregiko 25. zenbakiaren parean zegoen zebrabidea kendu zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide