Laudioko Udaleko Prestakuntza eta Enplegurako Sailak Bildu proiektua martxan jarri du enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin. Ekimen hau SPRIren Compite-Iniciativas programan kokatzen da, eta Tecnalia Research & Innovationen laguntza izango du egitasmoa gauzatu dadin.
Proposamen hau kooperazio taldeak eta Aiaraldeko enpresen arteko lana sortzeko xedearekin sortu da. Helburu nagusien artean, alde batetik, enpresa arazoak edo beharrak aztertzea dago, horiek proiektu konpetitiboak emango dituzten aukeretan eraldatzeko. Bestetik, aipatutako egitasmoak prestatzeko jardunaldiak antolatzea. Azkenik, proiektu horiek gauzatzeko aholkuak ematea eta enpresetan lan taldeak finkatzea daude.
Hurrengo egunetan hasiko dira enpresekin kontaktuan jartzen.