Adifek kontratatu duen langile talde bat Luiaondoko tren geltokian kokatuta zeuden zaharkitutako biltegia eta antzinako komunak eraisten hasi zen iragan urtarrilaren 12an. Hori guztia udalak geltokiaren eremuan egingo duen urbanizazio prozesuaren barruan dago. Horretaz aparte, 20 aparkaleku inguru eta espaloi bat eraikiko ditu.
Gainera, udaberrian Nerbioiaren bide berdearekin elkartuko den oinezkoen espaloi bat egiten hasiko da Aiarako udala. Urbanizazio prozesua argiztapen eta hiri altzari berriekin osatuko da.