Oraindik ez da behin-betikoa, baina lehen Villosa izenaz ezaguturiko zubiaren diseinua, ia-ia zehaztua dago. Metalezkoa eta modernoa izango da eta bi errail edukiko ditu ibilgailuek zirkula dezaten. Bidegorri bat eta espaloiak bi aldeetan egongo dira.
Halaber, argiztapena zubiaren alboetako batean jarriko den dorre itxurako argi gune bakar batekin egingo da. Gainera, Altzarrate zubiaren inguruan berdegune bat eraikitzen ari dira.
Obra, Zerbitzu eta Mantentze Lanetako zinegotzia den Juanjo Unzagak esan duenez, San Joan errekaren biderapenak amaitu arte ez da zubiaren proiektuan aurrerapenik egingo, obra biak Urak, Uraren Euskal Agentziak, gauzatuko dituelako.