Aurten, Laudioko kiroldegiaren erabiltzaileek 2009 eta 2010 urteetan izan dituzten prezio berdinak ordainduko dituzte. Urteko bonuak 68,40 euro balioko ditu. Hala ere, prezioak murriztu egiten dira adin eta kiroldegia erabiliko den denboraren arabera. Instalazioak irekita egongo dira astelehenetik ostiralera goizeko bederatzietatik gaueko hamarretara; larunbatetan, berriz, goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortzi eta erdietara, eta goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordubietara, aldiz, igandeetan.
Nahi dutenek urte osorako abonatu daitezkedirua edota urte erdirako apirilean, uztailean edo urrian ordaindu dezakete. Beste herrietako bizilagunek gehigarri bat ordaindu beharko dute eta eguneroko sarrerak 3,65 euro balioko du gehienez. Urte osoko kuota ordaintzeak instalazioetara, igerileku klimatizatura, Ellakuriko igerilekura eta gimnasioetara doako sarrera izatea dakar.
Familia ugarientzat, 60 urtetik gorakoentzat eta elbarrituentzat deskontua dago kuotaren ordainketan. Gainera, bakoitzaren irabazien arabera, gainsariak aplikatuko dira eta doako bonuak lortu ahal izango dituzte edo horiek prezioaren erdira erosi ahal izango dituzte.
Bazkideek ordainketa instalazioetan bertan egiteko aukera dute eta izen emate epea irekita dago.