Hilabeteetako prestakuntzaren ondoren, azkenean, bihar bertan Laudio Metal musika elkartean Xtreme Christmas Fest ospatuko dute. Jaialdia Laudio Metal eta Metal Norte elkarteen artean antolatu dute.
Gaueko 9etan hasiko diren kontzertuetan honako talde hauek joko dute:
- Fiend, Bilboko hardcore eta thrash taldea.
- Orion Child, Durangoko death metal taldea.
- Kudai, Donostiako metal taldea.
- Natural Born Stonehead, Madrileko hardcore, metal eta thrash taldea.
- Dominium, Irungo thrash metal taldea.
Sarrerak Laudio Metal elkarteko leihatilan eros daitezke larunbatean bertan; musika elkarte horretako bazkideek 5 euro ordaindu beharko dituzte, besteek, berriz, 6 euro. Halaber, Laudioko industrialdeko 4-2 pabiloira hurbiltzen diren lehenengo 30 pertsonek CD edo kamiseta bana jasoko dute opari moduan.