Orozkoko Udalak Gabonetan euskaraz oparitzeko kanpainarekin bat egin du

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez 2010ko abe. 7a, 12:39

Aurten ere, Euskara Zerbitzuaren bitartez, herritarrei euskarazko produktuak ezagutzera emateko kanpainarekin bat egin du Orozkoko Udalak. Baina ez da bakarra izan, beste 105 euskal udalek egin dute bat Gabonetako erosketetan euskara oparitzea sustatzeko pentsatuta dagoen eta abenduan hasiko den ekimen honekin, eta parte hartu dute, besteak beste, Amurrio eta Aiararako udalek ere. Katalogoaren arduradunek familientzat erabilgarria izatea nahi dute, umeek euskaraz jolastu, ikasi eta irakurtzeko aukera izan dezaten.

Orozkoko herriko eskolako ikasleen artean 300 katalogo banatuko dira. Katalogo hori Euskal Herriko hainbat lurraldeetako teknikarien artean prestatu dute eta euskarazko 317 produktu berri ditu. Bertan, hainbat alorretan (musika, informatika, filmak, liburuak eta aldizkariak, besteak beste) euskaraz argitaratu berri diren produktuen informazioa agertzen da; horiek izango duten prezioa eta argitaletxea zein den, alegia.

Halaber, katalogoa on-line eskuratzeko aukera ematen duen web gunea martxan jarri dute: www.katalogoa.org. Sareko katalogo hori paperezkoa baino zabalagoa da eta 400 produkturen berri ematen du. Produktu horiek guztiak merkatuan daude eta nahi duenak liburu-dendetan eros ditzake.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide