Urtero bezala, Apdema elkarteak, Vital Kutxaren eta Laudioko Udalaren laguntzaz, adimen gaitzen bat duten pertsonen eskubideak bermatzeko kanpaina antolatuko du. Etorkizunik badu lemapean, elkarteak zera lortu nahi du: herritar guztiek bere egitea bai Apdemaren eta baita buruko gaitzen bat duten pertsonen aldarrikapenak ere. Horregatik, antolatuko diren ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen ditu laudioar guztiak:
Azaroak 28: 11:00etatik 14:00etara Herriko Plazan elkartasun hamaiketakoa antolatuko da, bertan, haurrentzako tailerrak eta puzgarriak ere egongo dira.
Abenduak 1: 19:00etan balio anitzeko aretoan hitzaldia egingo dute, aztergaia buruko gaitzen bat duten pertsonak eta burujabetasuna izango da.
Abenduak 2 eta 3: Aiara eskualdeko ikasleei zuzendutako antzerkia egingo dute.
Abenduak 11: LHUIan arratsaldeko 17:30ean eta 20:00etan Pauline y Paulette filma eskainiko da.