Bihar bertan, Azaroaren 12an, Bertxoko Sariketa jokatuko da Laudioko Basalarrina elkartean. Bertan, 18 eta 25 urte bitarteko bost gaztek parte hartuko dute: Julio Soto (Gorriti), Ainhoa Mujika (Beasain), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Iker Agirre (Aramaio), Aimar Karrika (Auritz) eta Izar Mendiguren (Laudio). Olatz Bayer izango da 22:30etan hasiko den kanporaketaren aurkezlea, afaria, aldiz, 20:30etan izango da.
Bertxoko Sariketa Hala Bedi irratiaren eta Arabako Bertsozale Elkartearen artean antolatzen dute eta aurten hiru saio egingo dira. Laudioko kanporaketaz aparte, lehenengoa azaroaren 5ean Ozaetako txokoan egin zen eta hirugarren eta azkeneko saioa azaroaren 18an egingo dute Gasteizen, Errexala elkartean. Txapelketaren finala, berriz, Trebiñuko sagardotegian izango da azaroaren 26an kanporaketa bakoitzeko lehen bi gazteekin. Manex Agirre izango da gai jartzailea.